Erdi Aroko egunak

Egilea: Laida Martinez Navarro
Argitaletxea: Gaumin
Bilduma: Irakurketa erraza
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-944303-1-2
R: 7841

 

 

 

Erdi Aroko Bilbo hiria. Handitzen eta aberasten hasiko den hiria.

Batetik, On Diego Lopez  Harokoa, Bizkaiko jauna, eta honen iloba den Maria Lopez Harokoaren arteko liskarrak: On Diegok Jaurerria lapurtu zion ilobari. Bestetik, Uria jauna, Argia , Katixa, Joanes eta Gaskon, Uria jaunaren laguntzailea. Joanes, Argiaren eta, batez ere, Katixaren adiskidetasuna utzita, On Diegoren alde borrokatzera abiatuko da Gaztela aldera. Katixa, berriz, Maria Lopez Harokoaren laguntzaile leiala izango da. Nagusien arteko liskarren gainetik, Katixa eta Joanesen arteko maitasuna piztuko da. Bien bitartean, Bilbo merkataritza gune garrantzitsu bihurtzeko ahaleginak eta hiribildua izendatzeko urratsak Valladoliden.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.