Lehen hegaldia

Egilea: Txiliku
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Aritz Eiguren
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9027-548-1
R: 7.839

 

 

 

Amona Blasiren balkoian ustezko katu bat agertzen da eta etxean hartzen du amonak. Egunak pasa ahala, katuak gauza arraroak egiten ditu eta hirian bizi den 14 urteko bilobari, Alaitzi, deitzen dio baina zer moduz galdetu orduko negarrez hasten da. Amona Blasik kezkatuta egunero deitzen dio ilobari, hau burumakur baitago gurasoen arteko liskarrak direla eta. Azkenean, Alaitz gonbidatzen du Eguberriak pasatzera eta bere “katua”, Pitxi, ezagutzen du. Pitxiren itxura arraroa eta eragiten dituen triskantzak direla medio, bere herrialdera eraman nahi du Alaitzek, nahiz eta hau bertatik ihes egiteko aitzakia hutsa izan.  Amona konbentzitu arteko onik ez du Alaitzek. Azkenean, amonak onartu eta Alaitzek berak antolatzen du bidaia gurasoei ezer esan gabe.  Bidaian atera orduko Alaitzek zenbait larriune  biziko ditu eta Joanes ezagutuko du. Nola aterako da larriune horietatik? Zer egingo dute Pitxirekin? Nola erreakzionatuko dute gurasoek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.