Maite poemak hasiberrientzat

Egilea : Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-16791-04-0
R: 7.855

 

 

Izenburuak dioen bezala, maitasun kontuetan hasten direnen zirrara, urduritasun eta desioak agertzen dira sarri poemetan. Maitasuna da gai nagusia liburuan baina gai unibertsal eta adinik gabekoa den arren, liburuaren hartzailea nerabea da. Gaztetxoen munduari erreferentzia asko egiten zaizkio (ikasgela, irakasle, jolastoki…) eta bigarren pertsonan idatzitako poema batean (Hamalau apiril) ere hamalaugarren urtebetetzeaz dihardu.

Bestalde, naturari erreferentzia ugari egiten zaizkio (loreak, basoak, animaliak…) eta baita musikari ere. Gainera, gorputza oso presente dago askotan sentsualitate kutsu batekin. Edonola ere, maitemintzearekin lotzen diren sentimendu eta egoerak oso ongi adierazten ditu poemetan: desioa, urduritasuna, beldurra, lotsa, sexua, etsipena, maitasun eza…

Azkenik, liburuaren bukaeran poema bat idazteko gonbitea egiten du idazleak. Gainera, zaila irudituz gero, patchwork gisa, liburuan zehar irakurritakoekin osatutako poema bat egiteko adibidea ematen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.