Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi

Egilea: Nunila López Salamero
Itzultzailea: Itziar de Blas eta Mikel Garmendia
Ilustratzailea: Miriam Cameros Sierra
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-8136-558-0
R: 7771

 

 

Ohituta gauden eta oraindik ere etengabe errepikatzen diren printzesen istorioak eraldatu eta irauli egiten dira ipuin honetan, Marizipristin neskato xelebrearen eta Mariplanto maitagarriaren laguntzaz.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko gaia jorratzen da liburuan, emakumeen gaineko betiko topikoei ironiaren, umorearen eta mezu zuzen baten bidez bira eman eta beste ikuspegi bat erakutsiz. Baina, batez ere, pertsona bakoitzaren izaerari eta nortasunari garrantzia emanaz.

Hori dena lortzeko marrazki ausart eta oso biziekin osatzen da liburua. Ilustrazioak oso bereziak dira. Agertzen diren pertsonaiak ongi deskribatuta daude eta perspektiba aldetik ere bitxitasun asko ageri dira. Koloretsua eta oso erakargarria, irakurle gaztetxoetatik hasi eta edozein heldurentzat aproposa.

Album ilustratu gisako liburu honek XVII Racimo saria irabazi zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.