Port Lajoyeko sorgina

Egilea: Joyce Barkhouse
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Paul Caballero
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9027-610-5
R: 7.838

 

 

 

Micmactarren legendaren bertsio berezia  da honakoa. Aspaldi Glooscap jainko handiak Kiotsaton izeneko buruzagi mikmaktarrari ohartarazpen bat egin zion: joan zedila lur haietatik, eta batez ere, ez zedila sekula Minnewauken izeneko laku ederrean sartu, hondamendia etor zekiola nahi ez bazuen. Baina Kiotsatonek ez zion jaramonik egin eta Glooscapek haren semearen eta alabaren bizia hartu zituen ordainetan. Glooscapek, baina, alabaren izpiritua lakuaren hondoko harri magiko batean bizitzea, ahalmen sendagarria zuena, ahalbidetu zuen; harria, dena den, bere tribukoentzat soilik erabili behar zen. Ehunka urte beranduago, neska euskaldun eder bat, Mari ederra, Kaktoogasses izeneko micmacarekin maiteminduko da; beste micmac batzuek larriki zauritzen dutenean, Kaktoogassesek harri magikoa erabiliko du Mari ederra salbatzeko. Harria, orduan, hauts bihurtuko da. Kaktoogasses bere ezkontza egunean erahilko dute, eta Mari ederra sorgintzat hartuta sutzarrean erre.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.