Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua

Egilea: Asia, Citro
Itzultzailea: Maddi Aranguren Zubimendi eta Ane Goenaga Unamuno (Elhuyar)
Argitaletxea: Elhuyar
Urtea: 2017
ISBN: 978-84-947451-0-2
R: 7896

 

 

 

Esperimentu-liburu hau ez da denbora pasatzeko esperimentu-liburu bat soilik. Liburu honek gidatu egiten ditu guraso eta irakasleak prozesuan zehar, umeengan jakin-mina piztu dadin eta problemak ebazten laguntzeko gaitasunak gara ditzaten, eta, hala, pentsaera zientifikoa izan dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapenak dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri. Liburuan, jarduera erraz, dibertigarri eta esanahiz beteak aurkitzen dira, baina haren benetako balioa da guraso eta irakasleei laguntzen diela gauzak aztertzeko eta aurkitzeko sena pizten umeengan.

Liburuak 100 ariketa praktiko biltzen ditu, eta zortzi kapitulutan banatuta daude:

– Landareak eta haziak

– Ura eta izotza

– Lizuna, bakterioak eta onddoak

– Ingeniaritza

– Janaria eta gozokiak

– Bikarbonatoa eta ozpina

– Ingurumen-zientzia

– Bizidunak

 

Liburu honetako jarduerak erraz aurki daitezkeen eta umeen jakin-mina pizten duten materialen inguruan sortuak dira. Kapitulu bakoitzaren hasieran, jarduerarako beharrezkoak diren gaitasunak edo teknikak aipatzen dira, bai eta kapitulu horretan beharko den guztiaren zerrenda bat ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.