Ane Vaz / 2018-01-14 / 205 hitz
Lehen aldiz ikusi zintudanetik banekien gure harremana nahiko berezia izango zela. Begi bistan oso erakargarria zinela pentsatu nuen, eta hori, oso inportantea da niretzat. Oso ondo hasi genuen gure harremana, elkar ikusten genuen eta ez zegoen inolako arazorik, dena ezin hobeto zihoan. Institutua hasi nintzenean, erlazioa ez zen aldatu, egunero elkar ikusten segitzen genuen eta azterketaren bat baneukan, gutxiago ikusten genuen elkar.
Hilabeteak pasatu ziren eta erlazioak 180ºko buelta eman zuen. Altxatzen naizenetik zu ikustera behartuta nago, klasetan bai eta jaten dudanean ere bai. Nire amak zioen erlazio toxikoa zela, baina nik ez nion kasurik egiten, normaltzat hartzen nuen. Maiatza heldu zen eta berarekin selektibitatea. Hiru azterketa egunero eta arratsaldean liburutegira joaten nintzen. Unadurarekin borrokatu behar izan nuen eta ez nuen zure partetik inolako laguntzarik jaso.
Selektibitatea amaiturik, zugandik deskonektatzea lortu nuen eta momentu horretan konturatu nintzen zurekiko menpekotasuna pairatzen nuela. Hondartzara joten ginen lagun guztiok, eta behin ere ez nuen zutaz pentsatu. Konturatu naiz bizitza bizitzen hasi naizela eta gure erlazioa bukatzeko momentua heldu dela.
Momentu ikaragarriak bizi izan ditugu elkarekin, gehienak oso dibertigarriak. Egia da nire buruan oroitzapenak izateko lagundu zenidala, baina orain ez dut zure laguntza behar. Kanpoan bizitza sinesgaitz bat dago eta ez dut zugatik galduko.
Mugikor maitea, betiko agur esaten dizut.