Sara Hevia / 2018-05-05 / 181 hitz
Gai honi buruz interesatu baino lehenago, ez nuen beste ikerketa metodorik ikusten animaliak erabili gabe. Nola frogatuko zituzten bestela botikak eraginkorrak ziren ala ez? Ez zuten pertsona baten osasuna arriskatuko! Zientzia farmazeutikoaren aurrerapenerako beharrezkoa zen metodotzat hartzen nuen. Pertsonalki, ez dut ikerketa metodo hau beharrezkoa, ezta eraginkorra ikusten.
Lehenik eta behin, animaliarik gabe beste esperimentazio metodo batzuk badaudelako. Adibidez, in vitro testak gizaki zelulekin, ingeniaritza informatikoa, port mortem pertsonen ehunak… Beraz, animaliekiko esperimentazioa aurrerapen farmazeutikorako beharrezkoa dela esaten den argudioa ez da baliozkoa. Eta ez bakarrik existitzen direla ordezkoak diren beste metodo batzuk, gainera fidagarriagoak direla askotan frogatu da.
Eta bigarrenik, enpresa farmazeutikoen jauntxokeriaren beste adibide bat besterik ez delako. Industria farmazeutikoen helburu nagusia dirua berehala lortzea da, inolako enpatiarik gabe, eta ez da etikoa animalien sufrimenduaz baliatzea gizakien onurako. Gainera, farmazeutikoek akuri bezala erabiltzen dituzte hirugarren munduko umeak botiken eraginkortasuna frogatzeko.
Ondorioz, gainerako jendeak esango luke arrunta dela animalia baten bizitza “goi mailako izakiarengatik” sakrifikatzea. Animaliekiko esperimentazioa beharrezkoa dela, gezurra izan arren. Baina hau da sinetsiarazi digutena, eta botikak saldu baino lehen, ahotsik gabeko umeekin frogatzen dituztela enpresa farmazeutikoek ezkutatu digutena.