Simone de Beavoir gogoratzeko 10 esaldi

Gaztezulo / 2019-01-10 / 236 hitz

Bere jaiotzaren 111. urteurrena ospatzea inoiz baino garrantzitsuagoa delako garaiotan!

Duela 111 urte feminismoaren ametako bat jaio zen: Simone de Beauvoir. Filosofoa, idazlea eta feminista frantsesa, egun oraindik existitzen diren genero ezberdintasunen inguruko gakoak definitu zituen. Bigarren Sexua (Le Deuxième Sexe) liburua egun feminismoaren oinarrietako bat da literaturan. Bere filosofia gogora ekartzea garaiotan ezinbesteko denez, hona idazlearen 10 esaldi:

  • “Ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen da. Inolako helmuga biologikok, psikikok, edota ekonomikok ezin du giza emearen irudia definitu”.
  • “Feminismoa indibidualki bizi eta kolektiboki borrokatzeko modua da”.
  • “Inor ez da emakumeekiko harroputzago edota agresiboago bere gizontasunaz kezkatzen den gizona baino”.
  • “Zapaltzailea ez litzateke horren indartsu zapalduen artean babesleak izango ez balitu”.
  • Emakume batek bere ahultasunetik baino bere indargunetik maitatzeko gaitasuna topatzen duenean, bere izaeratik ihes egin gabe eta bere burua beheratu gabe, egun horretan maitasuna bizitzaren iturri izango da, eta ez herio arrisku bat”.
  • “Ezkerra ere gizonek dominatzen dute, eta hauek ez dute beren pribilegioak zapaltzeko inolako interesik. Pribilegiatuek beti mantendu nahiko dituzte beren abantailak”.
  • “Lanari esker, emakumeak gizonarekiko zuen distantzia laburtzea lortu du. Lana da erabateko askatasuna emango dion gauza bakarra”.
  • “Gizateria arra da, eta gizonak emakumea berarekin duen harremanaren arabera definitzen du, ez emakumea dena bezala; ez du izaki autonomo bezala onartzen”.
  • “Berez, homosexualtasuna heterosexualtasuna beste mugaturik dago; onena gizaki bat maitatzeko aukera izatea litzateke, izan gizon ala emakume, beldurrik gabe, lotsarik edota beharrik gabe”.
  • “Zure burua ezagutzeak ez du zertan zoriontasuna ekarri, baina zoriontasuna lortzeko ausardia eskaini gaitzake”.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.