Jaione Dragdrommer / 2019-11-21 /192 hitz
Giza jatorria duen aldaketa klimatiko honegatik izotzik gabe geratu daiteke Artikoa 25 urte barru. Kalkuluen arabera erabateko desizoztea 2044 eta 2067. urteen arteko momenturen batean gertatuko da.
Hori ziurtatzen dute Chad Thackeray eta Alex Hall zientzialariek bederen “Nature Climate Change” aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Azken hamarkadetan izugarriki murriztu da artikoko izotza eta aurreikuspenen arabera joera hau bere horretan mantenduko da datozen urteetan. Desizozteak albedoa (eguzkiaren erradiazioak artikoko lurrazalean uzten duen efektua da, ondore hori atmosferan islatzen dena) murrizten du, eta ondorioz eguzkiaren zurgaketa handiagoa dago lurrazalean, beroa handituz eta baita fusioa ere.
Gizakia Lur planetan egon denetik Artikoak beti eduki izan du izotz geruza izugarri bat neguan zabaltzen dena eta udan gutxitu. Haatik, azken urteetan albiste izan da izotza gero eta urriagoa delako. Sateliteek erakusten dutenaren arabera 1979tik (datuak jasotzen hasi ziren urtetik) izotz guzti honen hedadura %13 gutxitu da hamarkada bakoitzean.
Zientzialariak saiatu dira Artikoaren etorkizuna zein izan litekeen asmatzen, baina aurreikuspen guztiak ezberdinak dira. Batzuk diote artikoa izotzik gabe geratuko dela 2026rako, beste batzuk fenomeno hau 2132. urtera arte atzeratzen dute. Ikerketa berri honek fenomeno larri hau 25 urte barru gertatuko dela dio. Argi dagoena da, goizago edo beranduago gertatuko dela aurretik neurriak hartzen ez baditugu.