Ane Urrutikoetxea / 2020-03-02 / 174 hitz
Auto erabilerak ez du behera egin, eta aldiz, jendeak ibiltzeari utzi dio.
Energia kontsumoa igo eta sedentarismoa indartu; horiek dira horren modan ipini den patinete elektrikoak ekarri dituen ondorio nagusiak. Hasiera batean, patinete elektrikoak kotxeen erabilera ordezkatzera zetozen, eta segituan inbaditu zituzten hiriburuak; egun, dagoeneko ohitu gara jendea patineteetan igota ikustera. Baina garraio elektriko honek ez du espero zen eragin positiboa izan; ez dute kotxeen kopurua jaistea lortu eta ez dira horren ekonomikoak.
Danimarkan patinete elektrikoen erabilera aztertu dute, eta dirudienez, bizikletan ala oinez egindako ibilbideak ordezkatu dituzte patineteek, eta ez autoekin egindakoak. Hala, patinete erabiltzaileen %60 lehen bizikletaz ala ibiliz egiten zituen orain patinetearekin egindako bideak; aldiz, soilik %12 dira autoa ordezkatu dutenak.
SEGURTASUNA ETA OSASUNA EZBAIAN
Ikerketa berak dioenez, bizikletarekin alderatuz patinetearekin istripua izateko aukerak 7 aldiz handiagoak dira. Horri gehitu behar zaio patinete elektrikoek nabarmen igo dutela sedentarismoa; hain zuzen, lehen oinez egindako distantzia laburrak orain patinetez osatzen dituzte erabiltzaile askok. Azkenik, ez dugu ahaztu behar patineteek energia kontsumitzen dutela, eta beraz, ingurugiroan ere eragina dutela. Guzti hau kontutan hartuta, benetako alternatiba ote dira?