Jaione Dagdrommer / 2020-03-20 / 264 hitz
Pandemia bat geratzeko ekintzak hartzea ezinbestekoa da noski, baina klima-aldaketaren krisia ere arazo larria da eta guztion existentziarentzat mehatxu bat. Orduan, zergatik ez da urgentzia berdinaz tratatzen?
Mundu osoari eragiten dion larrialdia da eta jada jende ugari hil du, milioika eta milioka pertsona arriskuan dauden bitartean. Bere efektuak zabaltzen diren bitartean munduko ekonomiak ezbaian jarriko ditu eta herrialderik behartsuenak baliabide eta azpiegiturarik gabe utzi. Baina noski, ondorio hauek klima-aldaketarenak dira eta ez koronabirusarenak. Gobernuek ez dituzten larrialdi planak martxan jarri honek izango dituen aldaketa dramatikoez ohartaraziz.
Koronabirusak jada 3.000 pertsonatik gora hil ditu eta larria da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, airearen kutsadurak soilik, urtean 7 milioi pertsona hiltzen ditu. Hala ere, inongo herrialdeetako presidenterik ez da azaldu herria lasaitu ahian. Klima aldaketak deborarekin pandemia guztiak gaindituko ditu, horregatik, ezinbestekoa da honen ondorioak gutxitzen saiatzea prebentzioaren bitartez.
Egia da koronabirusa arrisku berehalagokoa dela, aldiz, klima aldaketaren arazoa urrun ikusten dugu oraindik. Gaixotasun batean ez bezala, ez da horren ikusgarria nahiz eta guztioi eragingo digun berdin. 2018an 60 milioi pertsonek pairatu zituzten muturreko klimaren ondorioak. Europan, Japonian eta Estatu Batuetan 1.600 pertsona hil ziren beroaldiagatik, urakanengatik eta suteengatik.
Yorkshire-n berriki gertatu diren uholdeek erakusten dutenez, muturreko klimak giza galera eta galera ekonomikoak dakartza. Antartikako izotza urtzen ari da azken hamarkadetan baino sei aldiz azkarrago. NBEren arabera hamar urte ditugu planetaren tenperatura 1.5 gradu ez igotzeko zerbait egiteko.
Gainera, pandemiak eta krisi klimatikoak batera joan daitezke: ikerketek diote aldaketa klimatikoek espezieak altitude altuagoetara eraman ditzakeela, gaixotasun ez horren ohikoekin harremanetan jarriz. Harrigarria da beraz, jendeak krisi klimatikoa etorkizun urruneko zerbait bezala hautematea, jakinda ere jada milioika pertsonek pairatzen dituztela bere ondorioak gaur egun.