Jaione Dagdrommer / 2020-11-03 / 215 hitz
Rosalia eta Pharrel Williams kritiko azaldu ziren musikaren industrian zegoen matxismoarekin, bai mundu fisikoan, baina baita digitalean ere.
Izan ere, logika matxistak algoritmoetan ere behatu daitezke. Rosalia eta Pharrel Williams musikariek diskoetxeak eta streaming plataformak kritikatu zituzten emakumeentzat horren onuragarriak ez diren giroak sortzeagatik, izan ere, desabantaila dute algoritmo matxistengatik.
Artista espainiarraren hitzetan emakumeok ez dugu musika digitalaren hornitzaileen onura mekanikoa Spotify, Deezer edp Apple Music bezalako streaming plataformei erreferentzia eginez. Deigarria iruditzen zaio, emakume batek kolaborazio batean parte hartzen duenean, abestiaren ia gehienean emakumea azalduta ere, bere izena bigarren edo hirugarren lekuan azaltzen dela: Horrek eragiten du algoritmoak artista hori kontuan ez hartzea eta zailagoa da entzule berriengana iristea.
Pharrel Williams Rosaliak egindako kritikara batu zen eta proposamen batekin gainera: algortimoen aldaketa bat beharrezkoa da horrelako gauzak kontuan hartuko dituen bat sortuz, dirua egiteko modu honek ez baitie emakumezkoei laguntzen.
Matxismoaren arazo sistemikoa
Rosaliaren kritikak ez ziren streaming plataformen algoritmoen matxismora mugatu. Artistaren ustez arazoa sistemikoa da eta hastapenetik emakumeak ez dizute aukera berdinak hazi eta arrakasta izateko gizonezkoekin parekatuz.
2019an, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako txosten batean mundu mailan musikaren industrian gizonezkoen nagusitasuna aztertu zuen. Erakundearen arabera musikarien generoak behatuta gizonezkoak %70a ziren, emakumezkoak berriz %30. Adibidez, Estatu Batuetan, diskoetxeen %15 soilik dira emakumezkoenak. Kanadan %6ra larri iristen dira. Europari dagokionez, konpositore emakumezkoak %20 dira guztira.