Astegunak

Joan Mari Irigoien / Metak eta kometak/ Elkar argitaletxea / 11. or.

Zazpietan lehen, astelehen:

gaur ez dugu atseden;

atzo, zalantzarik gabe,

askoz hobeto geunden.

Astearte, astearte:

lan gehiegia, kalte;

langileen herrian omen

alferrontzia alkate.

Asteazken, asteazken:

lanak nau ni aspertzen;

zertarako Gramatika

Ondo banaiz mintzatzen?

Bere tronuan, ostegun:

bide erdian gaur egun;

ai, kolperik ez jotzeko,

jaio izan banintz zaldun!

Ostegun oste, ostiral:

bizitzan zenbat itzal!

Eskerrak asteburua

hor dugula, ate-zabal.

Larunbata, larunbata:

azken aurreko etapa;

eskolarik ez dut, baina

etxeko lanak falta.

Igandea ez da noiznahi;

gauden guztiok alai;

bizitza hala nahi genuke,

gaur jai eta beti jai!

Zazpietan lehen, astelehen…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.