Sustatu.eus / Luistxo Fernandez / 2023-08-31 / 246 hitz
Joan den astetik, Espainian piztu zen polemika batek oihartzunak nazioartera ere zabaldu ditu: eskatu gabeko ezpainetako musua eman zionean Luis Rubiales futboleko agintari federatiboak Jenni Hermoso jokalariari, honek ete bere selekziokideek Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondoren. Ezpainetako musuak kalifikazio larria du, baina masail banatan bi musu ematea? emakumezkoei bai eta gizonezkoei ez?
Hain zuzen ere, Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek horrela tratatu zituen Espainiako selekziokoak harrera egin zienean: emakumezkoei masaileko musuak, eta bostekoa luzatu haien taldeko laguntzaileetan gizonezkoak zirenean (tartean Rubialesi). Ikus bideo ofiziala, musu parez betea, eta Rubialesi emandako bostekoa.
Ekarpen pertsonal bat, balio handirik ere ez duena izango, baina tira, hor doa, berriro ere: lan-ingurunean edo gizarte ebento formal edo erdi-formaletan, eskua luzatu guztiei, eta ez musurik, uste dut ganorazko hautua horixe dela. Esate baterako, Sanchezen harrera Moncloan, desegokia eta deseroso sentiaraztekoa iruditu zitzaidan.
Duela sei urte ere agertu zen kontu hau Sustatun, albiste iruzkindu bezala Twitterretik iruzkinak jasotzen genituenean, eta orduan ere ez zeuden denak ados.
Batzuek uste dute musuak orokortzea dela kontua; emakumezkoei bi musu? ba gizonezkoei ere bai. Baina hori orokortzea bada helburua berdintasun muga oso oso urruti jartzen dugu, batetik, eta bestetik, bi musuen deserotasuna (gizonezko zein emakumezkoena) sentitzen dutenei ez diegu biderik ematen.
Irakurketa parea:
- Artikulu honen ilustrazioa eman didan eta 2017ko haren aitzakiarako balio izan zuen pieza: I’m A Woman, Shake My Hand, Damn It / Emakumezkoa naiz, bostekoa emaidazu demontre!
- Kattalin Minerren testu bat, 2016koa: Musuak eta bostekoak.