Onintza Irureta Azkune / 2017-01-20 / 181 hitz
20-30 urte arteko 17 emakume. Whatsappen talde mistoetan dabiltza. Haien testigantzak jaso ditu Margarita Ruiz Fernándezek bere liburuan.
Liburuaren izenburua ondokoa da: Sexismo en linea. Whatsapp, nuevo mecanismo de reproducción del sexismo (sexismoa sarean: whatsapp-a, sexismoa erreproduzitzeko mekanismo berria). Egilea espainiarra da eta Igual No Da argitaletxeak argitaratu du liburua gaztelaniaz. Liburu honen berri Nagore Vegari esker izan dugu, kaixomaitia.com webgunean idatzi duen posta irakurrita.
Liburuaren kontrazaleko azalpenak ederki biltzen du zer den liburua. Gutxi-asko ondokoa dio:
“Liburuak azaltzen du, nola gizartearen gehiengoak erabiltzen duen komunikazio erreminta berri batek jarrera eta sinesmen sexistak sortu eta iraunarazi ditzakeen elkarrizketen, erabiltzaile taldeen eta bidali eta jasotzen diren artxiboen bidez. 2014an 20 eta 30 urte arteko 17 emakume elkarrizketatu zituen liburuaren egileak. Egunero whatsapp erabiltzen duten emakumeak dira protagonistak. Erabiltzaileok, batetik, beste emakumeak iraintzen dituzten irudiak eta informazioa jasotzen dute, eta bestetik, ahalduntzeko eta eremu pribatutik publikora ateratzeko erabiltzen dute smartphonea.
Liburuak gizarteak bere egin duen umore patriarkal, tradizional eta heteronormatiboa zalantzan jartzen du. Umore horrek ez du uzten parekidetasunean aurrera egiten. Jarrera matxista eta sexistei aurrea hartzeko aholkuak ere ematen ditu liburuak”.
Liburu osoa sarean dago lotura honetan.