Egilea: Fried, Alex / Mariani, Federico Argitaletxea: Ttarttalo Urtea: 2017
ISBN: 978-84-9843-679- R: 7966
Liburu interesgarri eta entretenigarri honek 100 gauza biltzen ditu giza gorputzari buruz jakiteko: esnatzen zarenean, 1,5 cm altuagoa zara oheratzean baino; zure hortzak hezurrak baino gogorragoak dira; bakterioak hiltzen dituzten pilulek superbakterioak sortzen lagun dezakete; hatzetako muskuluak besoan daude; bi motatako malkoak botatzen dituzu; milioka akaro bizi dira zure aurpegiko larruazalean; 30 biloi globulu gorri pasatzen dira bihotzetik minuturo… Giza gorputzaren funtzionamendua hobeto ulertzeko tresna bikaina etxeko gaztetxoei zuzenduta. Eta zergatik ez, giza gorputzaren inguruko jakinmina asetu nahi duten helduentzat ere.