Erreserba-taula kontsultatu ondoren, inprimaki hau betez egin behar da eskaera. Mailegu zerbitzua doakoa da, eta EIBZn bertan jasoko dira aukeratutako kutxak. Epea bukatutakoan, hartutako kutxak bueltatu egin behar dira.
Iruñerritik kanpoko ikastetxeek doako garraio-zerbitzua baliatu ahalko dute, urtean bi maleta ikastetxera eraman eta EIBZra berriz itzultzeko.
Maileguaren iraupena:
Lau aste baliodun (jai egunak eta oporrak kenduta), maleta ibiltariena.
Mailegu-arauak:
Oro har, libururen bat galdu edo hondatuko balitz, ikastetxeak ale berri bat jarri beharko luke.
Liburuen kontrola errazte aldera, honakoa egin behar da maletak jaso eta berehala:
- Ziurtatu zerrendako liburu guztiak daudela eta EIBZra idatzi liburu guztiak dauden ala ez esateko. Denak ez badaude, falta diren liburuak zein diren adierazi beharko da.
- Mailegu-epea bukatuta, maleta/k itzultzeko garaia iritsiko da, eta berriz ere ziurtatu beharko da jasotako liburu guztiak daudela.
Guztiz garrantzitsua da arau hauek betetzea. Izan ere, libururen bat falta delako abisua eman ez eta EIBZn edo beste eskola batean maleta jaso eta libururen bat falta dela ikusten bada, eskola hari egokituko zaio falta direnak erostea.