Okerrak: *textu, *experimentu, *mixto…

*Textu, *experimentu, *mixto, *exklusibo, *exklusibotasun, *experientzia, *exportazio,  *exponentzial, *extasi, *expediente… ez daude zuzen idatzita.

Idazkera zuzenak hauek dira: testu, esperimentu, misto, esklusibo, esklusibotasun, esperientzia, esportazio, esponentzial, estasi, espediente…

Erdaraz x+kontsonantea bilkura duten hitzak (texto, texte, experimento, expérimentation, mixto, mixte, exclusivo, exclusif…) euskarara mailegatzean, bilkura hori s+kontsonantea bilakatzen da.

OHARRA. Salbuespena da x+h bilkura: exhibizionismo, exhibizionista…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude