Hileko artxiboak: ekaina 2013

Okerrak: *ekiditzen, *ekiditzea, *ekiditzeko…

Esaldi hauek ez dira zuzenak:

  • *Saiatzen gara arazoak ekiditzen, baina ez dugu beti lortzen.
  • *Suteak ekiditzeko hainbat gomendio eman dituzte.
  • *Gure esku omen dago zenbait arrisku ekiditzea.

Honela behar dute zuzenak izateko:

  • Saiatzen gara arazoak ekiditen, baina ez dugu beti lortzen.
  • Suteak ekiditeko hainbat gomendio eman dituzte.
  • Gure esku omen dago zenbait arrisku ekiditea.

Jarraitu irakurtzen

Desberdinak: “Etorri berria den irudipena dut” / “Etorri berria denaren irudipena dut”

Antzekoak dira bi esaldi hauek, baina esanahi ezberdina dute.

     Hiru item hauen bidez saiatuko gara bi esaldien arteko aldea ikusten.

1. “Irudipena dut etorri berria dela”. Bi esaldiotako zeinek adierazten du ideia hori?
a) Etorri berria den irudipena dut.
b) Etorri berria denaren irudipena dut.

 

2. “Etorri berriak duen irudipen bera dut nik ere”. Bi esaldiotako zeinek adierazten du ideia hori?
a) Etorri berria den irudipena dut.
b) Etorri berria denaren irudipena dut.

 

3. “Etorri berria delako irudipena dut” esaldia bi hauetako zeinen parekoa da?
a) Etorri berria den irudipena dut.
b) Etorri berria denaren irudipena dut.

 

Argi ez baduzu zein diren erantzun zuzenak, jarrai ezazu mezua irakurtzen.

Jarraitu irakurtzen

Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel?

Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira:

  • Zer moduz Mikel?
  • Zer moduz, Mikel?

   Ikus dezagun bien arteko aldea hiru item hauen bidez:

1. Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia?
a) Zure lagun Mikeli, gutunaren hasieran.
b) Beste lagun bati, Mikelez galdetzeko.

 

2. Noiz idatziko zenuke “Zer moduz, Mikel?” esaldia?
a) Mikeli gutuna idaztean, hasierako agur moduan.
b) Mikel ez den beste bati, Mikeli buruz galdetu nahi diozunean.

 

3. Mikeli mezu bat idaztean, zein erabiliko zenuke?
a) Zer moduz Mikel?
   b) Zer moduz, Mikel?

Erantzunak argi ez badituzu, jarrai ezazu posta irakurtzen.

Jarraitu irakurtzen

KONTUAN IZAN!! Akatsak zuzentzen

KontuanIzan1Paperean 2000. urtean argitaratu bazuten ere, lan honek ez du gaurkotasunik galdu batere.

Bereziki haur eta gaztetxoen artean indarra hartzen ari diren hainbat akatsen inguruan arreta jartzea eta euskararen zuzentasuna zaintzerakoan KONTUAN IZATEA da Pako Eizagirrek sortutako material honen asmo nagusia. Akatsen zerrenda egiteaz gain, ordain egokiak ere eskaintzen ditu; dena oso modu argian, gainera.

Gaur egun Internet sarean daukagu eskuragarri, besteak beste www.aittu.com webgune interesgarri eta aberatsean. Paperean argitaratu zutenean, akatsen zerrenda eta ordainak eman zituzten argitalpenean. Interneten, ordea, zerrenda hura osatzeaz gain ariketa interaktiboak ere txertatu dituzte. Zure interesekoa izan daitekeela pentsatzen baduzu, sar zaitez aipatutako webgunean eta jaitsi bai “azalpenak” izeneko atala bai “ariketak” izeneko biak.