Okerrak: *ekiditzen, *ekiditzea, *ekiditzeko…

Esaldi hauek ez dira zuzenak:

  • *Saiatzen gara arazoak ekiditzen, baina ez dugu beti lortzen.
  • *Suteak ekiditzeko hainbat gomendio eman dituzte.
  • *Gure esku omen dago zenbait arrisku ekiditzea.

Honela behar dute zuzenak izateko:

  • Saiatzen gara arazoak ekiditen, baina ez dugu beti lortzen.
  • Suteak ekiditeko hainbat gomendio eman dituzte.
  • Gure esku omen dago zenbait arrisku ekiditea.

Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsultatuta, sarrera hau dator:

Hortaz: ekiditen, ekiditea, ekiditeak, ekiditeko, ekiditearen, ekiditeaz, ekiditera, ekiditetik…

Akats bera oso ohikoa da eten aditzarekin. Ikus blog honetan bertan argitaratutako Okerrak: *etentzen, *etentzea, *etentzeko… sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.