Okerrak: *irailaren 11a, *irailaren 11ea, *irailaren 11an, *irailaren 11ean

Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.

     Ea item hauetan zalantzarik duzun!

1. Bihar ….. izanen da.

a) irailaren 11
b) irailaren 11a
c) irailaren 11ea

 

2. Azken bilera ….. egin omen zuten .
a) uztailaren 11n
b) uztailaren 11an
c) uztailaren 11ean

 

3. Zein da zuzena?
a) Uharten, 2013ko irailaren 11n
b) Uharten, 2013ko irailaren 11an
c) Uharten, 2013ko irailaren 11ean

 

4. Zein da zuzena?
a) Uharte, 2013ko irailaren 11
b) Uharten, 2013ko irailaren 11a
c) Uharte, 2013ko irailaren 11ea

 

Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen.

11 (HAMAIKA) zenbatzaileak  -a itsatsia duenez, deklinatzean ez diogu ez beste -a bat alferrik erantsi behar, ez berez duena kendu behar. Hori dela eta, tankera honetakoak ez dira zuzenak:

  • *Bihar irailaren 11a izanen da. (Hemen *hamaikaa jartzen du).
  • *Bihar irailaren 11ea izanen da. (Hemen *hamaikaea jartzen du).
  • *Azken bilera uztailaren 11an egin omen zuten. (Hemen *hamaikaan jartzen du).
  • *Azken bilera uztailaren 11ean egin omen zuten. (Hemen *hamaikaean jartzen du).

Hortaz, beste modu honetan behar dute esaldi horiek:

  • Bihar irailaren 11 izanen da.
  • Azken bilera uztailaren 11n egin omen zuten.

Gutunetan-eta, tokia eta data jarri nahi ditugunean ere zalantza ugari izan ohi ditugu. 11 zenbakiarekin bi modu hauek dira zuzenak:

  • Uharte, 2013ko irailaren 11
  • Uharten, 2013ko irailaren 11n

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.