Lanean jardun du = Lanean jardun da

Uste okerra da  jardun aditzak beti nor-nork motako erregimena eskatzen duela. Lanean jardun du eta Lanean jardun da esaldiak, esaterako, zuzenak dira biak ala biak. Gainera, esanahiari dagokionez, ez dago alderik. Hona hemen Hiztegi Batuan datorren sarrera:

jardun 1, jardun, jarduten. da/du ad.: lanean jardun da / du egun osoa.

Hona hemen Euskaltzaindiaren Hiztegia izeneko argitalpenean jardun sarreran datozen beste adibide batzuk:

  • Lanean jardun du egun osoa.
  • Gure aurrekoak aizkoran oso pozik jardun ohi ziren.
  • Pilotan jardun dugu arratsalde guztian.
  • Eginahalean jardun du bere seme hori hezten.
  • Lanbide horretan jardun duten guztiek dakitenez.
  • Entzutekoak ziren trikitilariak, egun guztian jotzen jardun ziren biak.
  • Neroni jarduna naiz horrezaz bestetan, eta beste anitz jardun dira, ni baino hobeki.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude