Okerrak: *Iruñeako, *Iruñeatik, *Iruñeara, *Iruñearantz, *Iruñearako

Okerrak: *Iruñeako, *Iruñeatik, *Iruñeara, *Iruñearantz, *Iruñearako.

Zuzenak: Iruñeko, Iruñetik, Iruñera, Iruñerantz, Iruñerako.

Honatx Internet sarean aurkitutako oker batzuk:

  • *Kazetariak egunero Iruñeako kaleetako giroaren berri eman digu.
  • *Esku hutsik bueltatu dira Iruñeatik.
  • * Larunbatean, ikasleok Iruñeara!
  • *Autoan sartu eta Iruñearantz abiatu ginen.
  • *Iruñearako autobusa 08:30ean abiatuko da.

Beste modu honetan behar zuten zuzenak izateko:

  • Kazetariak egunero Iruñeko kaleetako giroaren berri eman digu.
  • Esku hutsik bueltatu dira Iruñetik.
  • Larunbatean, ikasleok Iruñera!
  • Autoan sartu eta Iruñerantz abiatu ginen.
  • Iruñerako autobusa 08:30ean abiatuko da.

Iruñea toki-izenak ez du -a itsatsia. Halaxe dio Euskaltzaindiak bere webguneko Onomastika atalean, Iruñea bilatuta.

Hortaz, kontu handiz ibili behar dugu deklinatzeko garaian, zenbait kasutan amaierako -a hori galdu egiten baitu. Zalantzaren aurrean, trikimailu ona da  etxe deklinatzen den bezala deklinatzea. Hau da:

a) Kasu hauetan eusten diote amaierako -a horri: etxea/Iruñea, etxean/Iruñean, etxearen/Iruñearen.

b) Kasu hauetan erortzen da amaierako -a hori: etxeko/Iruñeko, etxetik/Iruñetik, etxera/Iruñera, mendirantz/Iruñerantz, etxerako/Iruñerako.

Toponimo honen inguruan bada beste nahasmendu bat ere, euskara batuan Iruñea ala Iruña erabili behar den alegia. Ikus ezazu EIBZko Kontsulta zerbitzua blogean afera honen inguruan jasotako galdera eta emandako erantzuna: Iruñea/Iruña

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.