Okerrak: *urtarrila osoan, *otsaila osoan, *martxoa osoan, *apirila osoan, *maiatza osoan, *ekaina osoan, *uztaila osoan, *iraila osoan, *urria osoan, *azaroa osoan, *abendua osoan…

Zuzenak: urtarril osoan, otsail osoan, martxo osoan, apiril osoan, maiatz osoan, ekain osoan, uztail osoan, abuztu osoan, irail osoan, urri osoan, azaro osoan, abendu osoan.

Hona hemen Internet sarean aurkitutako zenbait akats:

a) *Urtarrila osoan familientzako ikastaroak antolatu dituzte.

b) *Euskal filmak proiektatuko dituzte otsaila osoan Bartzelonan.

c) *Realeko elastikoan izena eta zenbakia doan jar daitezke martxoa osoan.

d) *Egitarau oparoa apirila osoan zehar.

e) *Langileak astelehenero mobilizatuko dira maiatza osoan zehar.

f) *Ekaina osoan Txiki Txokoak zabalik egongo dira.

g) *Uztaila osoan pediatra kontsulta barik egon gara.

h) *Iraila osoan klaseak goizez izango dira. 

Modu honetan behar zuten zuzenak izateko:

a) Urtarril osoan familientzako ikastaroak antolatu dituzte.

b) Euskal filmak proiektatuko dituzte otsail osoan Bartzelonan.

c) Realeko elastikoan izena eta zenbakia doan jar daitezke martxo osoan.

d) Egitarau oparoa apiril osoan zehar.

e) Langileak astelehenero mobilizatuko dira maiatz osoan zehar.

f) Ekain osoan Txiki Txokoak zabalik egongo dira.

g) Uztail osoan pediatra kontsulta barik egon gara.

h) Iraila osoan klaseak goizez izango dira. 

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera hau: Okerrak: *urtarrila bukaeran, *ekaina hasieran, *iraila amaieran…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude