OKERRA: mozorratu

Zenbait hiztunek mozorratu aldaera erabili ohi dute. Hiztegietan ez dago jasoa, ordea, ezta Orotarikoan ere. Batean eta bestean jasota dagoen aldaera mozorrotu da. Hortaz, egokiagoa dirudi euskara batuan mozorrotu erabiltzea.

Hona hemen Interneten topatutako adibide batzuk:

  • Pirataz mozorratu dira txikienak Donostia abordatzeko!
  • Asteleheneko saioan gutarrak mozorratuta ikusi genituen.
  • Inauteriak badatoz!! Mozorratzeko prest?

Euskara baturako egokiagoak lirateke beste hauek:

  • Pirataz mozorrotu dira txikienak Donostia abordatzeko!
  • Asteleheneko saioan gutarrak mozorrotuta ikusi genituen.
  • Inauteriak badatoz!! Mozorrotzeko prest?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude