Okerrak: *”Etortzea bera!”, *”Egitea Anek!”, *”Esatea egia denek!”…

OKERRAK: *”Etortzea bera!”, *”Egitea Anek!”, *”Esatea egia denek!”…

ZUZENAK: “Etor dadila bera!”, “Egin dezala Anek!”, “Esan dezatela egia denek!”…

 

Esaldiaren subjektua hirugarren pertsonakoa denean, ezin daiteke jokatu gabeko aditzik erabil agindua adierazteko. Hiru modutan adierazi ahal da agindua:

  • Aginterazko adizkiak baliatuta: “Etor bedi bera!“, “Egin beza Anek!“, “Esan bezate egia denek!“…
  • Subjuntibozko adizkiak baliatuta: “*Etor dadila bera!“, “Egin dezala Anek!“, “Esan dezatela egia denek!“…
  • Forma trinkoak baliatuta, halakorik badenean: “Datorrela bera!“…

Antza denez, erabilera oker hau analogiaz sortu da: “Bera etortzea nahi dut” esaten denez, zenbait hiztunek “bera etortzea” hori aginduarekin ere parekatzen dute gaztelaniaren eraginez. Honelako zerbait:

quiero que venga” = “bera etortzea nahi dut” da, eta aginterazko perpausean ere baliokidetza bera egiten dute:

que venga (él)!” = * “(bera) joatea!

Oso azkar ari da hedatzen akats hau. Baliokideak direla pentsatzean, hiztun batzuek pentsatzen dute adizki jokatu horiek guztiak erabiltzea ekiditeko ere balio duela nominalizazio horrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude