OKERRAK: *hainbat herrialdeetan, *zenbait herrialdeetan, *hainbat herrialdeetako…

OKERRAK: *hainbat herrialdeetan, *zenbait herrialdeetako, *hainbat herrialdeetatik…

ZUZENAK: hainbat herrialdetan, zenbait herrialdetako, hainbat herrialdetatik…

Zenbait, hainbat, makina bat, hainbeste, hamaika eta horrelako zenbatzaile zehaztugabeak esanahi aldetik pluralak direnez, deklinabidean ere plurala ‘markatzeko’ eta ‘agerian ipintzeko’ joera izaten dute hainbat hiztunek. Mugagabean deklinatu behar dira, ordea.


Honatx Interneten topaturiko zenbait akats:

* Espainian, eta Europako zenbait herrialdeetan, puri-purian zegoen.

* 2002. urtetik ospatzen da Europako Mugikortasun Astea hainbat herrialdeetan. 

* Artikulu hau Afrikako zenbait herrialdeetako dibisari buruzkoa da.

* Hainbat herrialdeetako gastronomia, Donostiako Aste Nagusian.

* Horrez gain, beste zenbait herrialdeetatik etorriko diren elkarteak.

* Munduko hainbat herrialdeetatik etorritako surflariak olatuak hartzen saiatu dira.


Beste modu honetan behar dute:

– Espainian, eta Europako zenbait herrialdetan, puri-purian zegoen.

-2002. urtetik ospatzen da Europako Mugikortasun Astea hainbat herrialdetan. 

-Artikulu hau Afrikako zenbait herrialdetako dibisari buruzkoa da.

Hainbat herrialdetako gastronomia, Donostiako Aste Nagusian.

-Horrez gain, beste zenbait herrialdetatik etorriko diren elkarteak. 

-Munduko hainbat herrialdetatik etorritako surflariak olatuak hartzen saiatu dira.


Oharra. Irakur ezazu post honekin zerikusia duen beste hau:

DESBERDINAK: zenbait / hainbat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude