Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako hamaika arrazoi…

Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako arrazoiak, *asanblada orokorrarako deialdia…

Zuzenak: greba orokorrerako deia, greba orokorrerako arrazoiak, asanblada orokorrerako deialdia…

Hona hemen Internet sarean topaturiko zenbait oker:

*Greba Orokorrarako deiak Gizpuzkoa osoa gelditu zuen

*Greba orokorrarako hamaika arrazoi ditugu

*Gaztetxeak asanblada orokorrarako deialdia zabaldu du

Aurreko esaldi okerrek honela behar dute zuzenak izateko:

Greba Orokorrerako deiak Gizpuzkoa osoa gelditu zuen

Greba orokorrerako hamaika arrazoi ditugu

Gaztetxeak asanblada orokorrerako deialdia zabaldu du

OROKOR da adjektiboa, eta ez OROKORRA; hau da, ez du -a itsatsia. Beraz, kontuz ibili behar da deklinatzeko garaian. Kontsonantez amaitzen da, eta hori kontuan hartuta deklinatu behar da; esate baterako, gailur, zuhaitz, eraikin eta abar deklinatzen ditugun bezala.

gailurrerako, zuhaitzerako edota eraikinerako dira zuzenak, eta ez *gailurrarako, *zuhaitzarako edo *eraikinarako.

Dudarik gabe, OROKORRERAKO da zuzena eta ez *orokorrarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.