Okerrak: “aurrerapausu” eta “aurrera pausu”

Euskara batuan okerrak dira aurrerapausu eta aurrera pausu idazkerak. Euskaltzaindiaren Hiztegian aurrerapauso ematen da ontzat.

aurrerapauso

iz. Aurrera egiten den pausoa. Eboluzioan aurrerapauso handia izan zen hominidoak bi oinen gainean ibiltzen hastea. Baina, horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz.

Honatx, Internet sarean topaturiko zenbait akats:

*Aurrerapausu ikaragarria eman du euskal ipuingintzak.

*Berriro greban hasteko astebete falta da eta aurrerapausurik ez.

*EuroCupeko final zortzirenetara pasatzeko aurrera pausu handia egin du.

*Aurrera pausu bakoitza zailagoa egiten zait.

Beste era honetara idatzirik lirateke zuzenak:

Aurrerapauso ikaragarria eman du euskal ipuingintzak.

Berriro greban hasteko astebete falta da eta aurrerapausorik ez.

EuroCupeko final zortzirenetara pasatzeko aurrerapauso handia egin du.

Aurrerapausbakoitza zailagoa egiten zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.