Munduari itzulia 18 ipuinetan

munduari-itzuliaEgilea: Antton Irusta
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2006
ISBN: 84-9783-452-6
R: 3.732

Mundu osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak ezagutzeko aukera ematen du liburu honek. Non eta nola bizi diren esango digute, eta ondoren bakoitzak ipuin bat kontatuko digu. Hemezortzi haur, hemezortzi lurralde eta hemezortzi ipuin.

Adibidez, Alenuska Moskuko auzotegi batean bizi da, balleta ikasten ari da, eta aztia izan nahi zuen nekazari pobrearen istorioa kontatzen du.

Raine, berriz, Finlandiako familia laponiar bateko semea dugu, eta umerik gabeko senar-emazte arrantzaleei gertatutakoa ematen digu aditzera.

Eta Ghana zaratatsuan bizi den Naakuk, Kiboko hipopotamoaren gorabeherak azaltzen dizkigu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude