Eta txorimaloa mintzatu zen

txorimaloaEgilea: Ruben Ruiz Perez
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Mendi sorgindua
Urtea: 2003
ISBN: 84-8263-337-6
R: 3.205

Baserritar batek bere baratzean eguneko azken ureztaketa egin du eta lasai-lasai lotara joan da, hurrengo goizean, aurrez landatutako zazpi letxugak azokan salduko dituelakoan.

Gau osoan zehar, ordea, basoan dabiltzan animalia ugari gerturatuko dira gosetuta baratzera: astoa, behia, untxia, txerria,… Baratzean dagoen txorimaloaren aholkua guztiek entzungo dute: «Kontuz, kontuz!! Azkeneko letxuga jaten duenak etxea galduko du». 

Baina guztiek ez dute txorimaloaren esana aintzakotzat hartuko; animalia bakoitzak era ezberdin batean erantzun eta jokatuko du. A ze ezustekoa baserritarrarena goizean letxuga gabe geratu dela ikusten duenean! Txorimaloaren esana beteko ote da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude