Goazen!

goazenEgilea: Charlotte Dematons
Itzultzailea: Bakun
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-9843-052-3
R: 4.477

Letra larriz idatzita dago.

Ilustrazioak akuarela erakargarrien bitartez eginak, jaun eta jabe dira irudi liburu zoragarri honetan. Testua, esaldi sinpleetan oinarrituta, bigarren mailan gelditzen da.

Haur Literatura tradizionalari egiten dizkion etengabeko keinuak ere azpimarratzekoak dira. Eszena guztiak goitik ikusten ditugu eta milaka istorio proposatzen dizkigute: Non dago Edurne Zuri eta zazpi ipotxen etxea? Nork egin du graffitia margotu berria izan den etxean?… Bakarrik edo taldean ondo pasatzeko proposamen originala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.