Igeritz

igeritzEgilea: Leo Lionni
Itzultzailea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Kalandraka
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-8464-630-3
R: 4.980

Album honetan itsasoko irudiek hartzen dute protagonismo ia osoa. Irudien bidez kontatzen zaigu Igeritz arrain beltz txikiaren istorio ederra.

Igeritz arrain txiki bat da eta beste arrain txiki batzuekin bizi da. Bera da beltz bakarra arrain gorrien artean. Halako batean hegalabur batek arrain gorri txiki guztiak jaten ditu eta bera bakarrik geratzen da. Hortik aurrera  Igeritzen ibilbide eta abentura franko hasiko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.