Ni naizen guztia

ninaizen-guztiaEgilea: Arrate Egaña
Ilustratzailea: Mari Mar Agirre
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Sasi guztien gainetik
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-9746-493-2
R: 5.849

Ni naizen guztia jolas bat da, entretenimendu alaia, dibertitzeko eta ondo pasatzeko aukera bat, haur txikientzako literatura hain zuzen.

Narratzailea neskatila bat da. Bere bizitzako egun batean, esnatzen denetik gauean lokartu bitartean, zer egiten duen eta zer sentitzen duen kontatzen du. Horrela, goizean enbor bat da, ondoren txori bilakatuko da, munstroa izanen da jolastokian…; baina, benetan, “zer naiz ni?” galderak azken orrian izango du erantzuna. Hain zuzen, erantzun horrek ematen dizkio zentzua eta osotasuna liburuari, zein liburuak planteatzen digun galderari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.