Nik dauzkat aitonaren hortzak

nik-dauzkatEgilea: Martin eta Xabier Etxeberiia
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Kuku
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9783-647-0
R: 4.788

Antonen aitona hil da. Aitonaren gorputza erre dute. Baina hortzak Antonek dauzka. Motxilan sartu eta batetik bestera eramaten ditu, aitonak bere hortzen bidez hitz egiten baitio. Antonen bizitzan hor dira beti aitonaren hortzak: eskolan, etxean, lagun artean. Azkenean, helduko zaie elkarri agur esateko unea; nork bere bidea hartu beharko baitu. Handik aurrera, aitona Antonen gogoan egongo da, eta handik hitz egingo dio.

Egileek heriotzaren inguruan gogoeta egiten jartzen gaituzte, istorioen eta abenturen bidez. Umorearen ikuspegitik heldu diote gaiari, naturaltasunez begiratzeko ahaleginean. Jokin Mitxelenaren marrazkiek ipuina edertzeaz gainera, kontalari ere badira, eta ipuinaren tonu eta erritmo umoretsu eta biziari maisutasunez eusten diote.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.