Oskar eta Andre Arroxa

oskar... azala:ILUNORDUAKEgilea: Eric-Emmanuel Schmitt
Itzultzailea: Miren Artetxe
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9783-536-7
R: 5.229

Frantseseko itzulpena da. Gaztetxo batek idatzitako gutunak biltzen ditu, ilustraziorik gabeko liburua da. Umorea da nagusi, nahiz eta gaia, berez, gogorra izan. Oskar da protagonista, leuzemiak jota ospitalean dagoen haurra.

Oskar laguntzera joandako erizainak Jainkoari eskutitzak idazteko esaten dio, hain justu liburuan biltzen diren gutunak. Arrosaz jantzitako erizainak Oskarri amesteko esaten dio eta egun bat hamar urte direla irudikatzeko. Oskarrek Jainkoari idatzitako azken eskutitzak hauxe dio: «Ehun eta hamar urte ditut. Ez dira gutxi. Uste dut hiltzen hasi naizela».

Hika erabiltzen du askotan; baldintzak eta subjuntiboa ere sartzen ditu baina, ulerterraza da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude