Otto, ilaunezko hartz baten autobiografia

ottoEgilea: Tomi Ungerer
Itzultzailea: Itxaro Borda
Argitaletxea: Ikas
Urtea: 2006
ISBN: 2-84963-026-8
R: 3.523

Mutiko judu baten jostailu kuttunak esanak.
Ungerer idazle frantziarraren liburu hau ez da oso ezaguna, baina egun pil-pilean dagoen gaia ukitzen du, munduko bigarren gerratean gertatutako holokaustoa hain zuzen ere. Gertakizun hark idazlearen haurtzaroa biziki markatu zuen eta ilustratzaile gisa egingo zuen lanean eragin nabarmena utzi zuen, marrazki ugari baititu alemanen gerrariez beterik.

Ipuin honetan protagonista nagusia hartz bat da, Otto izeneko hartz-panpina, haur baten urtebetetze oparian munduratua. Eskuz-esku dabil hainbat lurraldetan eta pasadizo krudelak eta oinaze franko bizitzea egokitzen zaio.

Hartzak berak idazten du istorioa, bere ahotik dakigu bizitakoa. Beraz, lehenengo irakurleek autobiografia generoa ezagutzeko aukera ematen digu, berritasun nabarmena haur literaturan, autobiografia urria baita umeentzako lanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude