Tapaniren istorioa

tapaniren-istorioaEgilea: Marjaleena Lembcke
Itzultzailea: Xabier Uriarte
Ilustratzailea: Susann Opel-Götz
Argitaletxea: Anaya / Haritza
Bilduma: Liburu zopa
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-667-6311-0
R: 5.392

Zehar gaia: Kulturarteko Hezkuntza

Amets egiten duten personak dira protagonistak: Tapani haurra eta Frisch jauna, kamioilaria. Bakoitzak amets bat betetzeko desioa du: batak futbolaria izan nahi luke, besteak seme bat izatearekin amets egiten du.

Tapanik ahatetxo gorria aurkitu du Finlandiako hondartzan; ahatetxoak papertxo bat dakar Frisch jaunaren helbidearekin. Ahatearen sekretua jakiteko, bi pertsonaiek elkarri gutun batzuk idatziko dizkiote eta bizitzari ekiteko adorea hartuko dute, norberaren desiretan konfiantza jarriz. Apala da istoria, xumea eta hunkigarria.

Ilustrazioek pisu handia dute liburu honetan. Hasierako marrazkiak zuri-beltzean daude eta ahatearen kolore gorria soilik ikusten dugu bizi-bizi. Irakurketak aurrera egin ahala, irudiek “bizia” hartzen dute eta elementu ezberdinak kolorez janzten dira: aterkia, oheko edredoia, gutun-azala, eta jakina, ahatetxoa. Beti gorria agertzen da zuri-beltzeko orrietan.

Material osagarria: ikasleentzako ariketa-koadernoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude