Txit oilo bitxia Txinatik iritsia eta tximinoak

txit-oilo-eta-tximinoakEgilea: Mercè Arànega
Itzultzailea: Sabin Gorrotxategi
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Txit oilo bitxia
Urtea: 2003
ISBN: 84-8325-723-8
R: 2.326

Lehen irakurleei eskainitako bilduma da hau. Bertan, Txit oilo bitxiak, Txinatik iritsiak, gauzaz beteriko maleta bat ekarri du handik. Era guztietako lagunak ezagutzen ditu bere ibilaldietan.

Oihan baten erdian aurkituko dugu gure oiloa, bere maleta misteriotsuarekin. Gutxien uste duenean, lurrezko bola bat jaurtikiko dio burura jolasean zarataka dabilen tximino talde batek. Oiloa mindu egingo da, eta pixka bat haserretu ere bai, baina gero pasa egingo zaio eta haiekin hasiko da jolasten. Eta jolasez ari garenez, kontakizun hau irakurtzen duenak oiloak galtzen dituen gauzak aurkitu beharko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.