Marizipristinek ez du zorioneko galeperrik nahi

MarizipriztinEgilea: Nunila López salamero
Itzultzailea: Itziar de Blas eta Mikel Garmendia
Ilustratzailea: Myriam Cameros Sierra
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-8136-558-0
R: 5.913

Ipuin ilustratua. Zehar gaia: Berdintasunerako Hezkuntza

XVII Racimo saria 2009 irabazi zuen.

Ipuin ilustratu honetan (komikiaren estilotik gertu) emakumearen aldeko narrazioa dugu. Bertan, emakumearen inguruko hainbat gai lantzen dira umorez eta freskotasunez. Adb: “Printzeari ikaragarri gustatzen zitzaizkion galeperrak. Marizipriztin, berriz, begetarianoa zen”.

14-16-18 urtekoentzat egokia, irakurketa asko eskaintzen baititu. Irakurtzeko atsegina eta entretenigarria.

Ilustrazioak, oso onak dira. Agertzen diren pertsonaiak ongi deskribatuta daude, janzkeraz, estiloaz… Koloretsua eta oso erakargarria nerabeendako. Baita helduagoak direnendako ere.

Liburua uztean, irribarrea izanen duzu aurpegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.