Sufrearen lurrin fina

sufrearenEgilea: Pierre Bottero
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: A Elkartea
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-8394-707-4
R: 6.797

Fantasia eta misterio bilduma honetako laugarren alea. Nire ustez, orain artekorik onena. Oraingoan, Ombe da protagonista. Hasieran informazio misio bat bete beharko du, baina, aurrera egin ahala, ekintza misio bihurtuko da. Ale honetan agertuko diren Bereziak gizotsoak dira. Aurreko aleetan bezalaxe, beste aleetako hainbat ekintza errepikatuko dira pertsonaia desberdinen ikuspuntutik narratuta. Maitasun kontuak ere izango dira, eta protagonista sufritzen agertuko da. Hurrengo zenbakietarako bidea zabalik uzten du, batez ere Omberen pisukide Lucileren inguruko susmoak piztu baitira ale honetan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.