Basoak badu sekretu bat

basoak-baduEgilea: Javier Sobrino
Itzultzailea: Arkaitz Goikeotxea
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Txalaparta
Bilduma: TXO-OQO
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-8136-560-3
R: 5.852

Gaia misteriotsua da; sekretu baten inguruan eraikitako kontakizuna. Maitasun istorio bat kontatzen da liburuan. Urtxintxa maitemindu egin da. Basoko bere lagunei zeinekin maitemindu den esatera ez da ausartzen.

Urtxintxak basoko animaliekin dituen elkarrizketen bidez lortuko ditugu hainbat datu berari buruz, harik eta amaieran gure jakin-nahia ase arte.

Ilustrazioak, Elena Odriozolaren estilo arin eta iradokitzailean, animalien arteko harremanaren berri ematen digu. Albumak irudi eta testu irakurketak eskatzen ditu, eta alde horretatik oso aberatsa da bai Elena Odriozolaren ekarpena, bai Javier Sobrinoren idazkera poetikoa.

Haurrek zein helduek gozatzeko liburuak dira bilduma honetakoak. Adiskidetasunaz, laguntasunaz, maitasunaz eta ezberdintasunaz mintzo da istorioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.