Ezekiel nora ezean

EZEKIEL… AZALA.inddEgilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Taupadak
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-15337-95-9
R: 6.869

Aurretik, Ezekiel izeneko liburua argitaratuta izan arren, ez da ezinbestekoa honako hau ulertzeko.

22 atalez osatutako eleberria, oso erraz irakurtzen da. Izenburuak ongi dioen bezalaxe, protagonista nora ezean dabil. 15 urterekin aita agertuko da bere bizitzan, eta erabat nahastuko da. Gertaera horrek bere eguneroko bizimodua eta jokaera aldatuko ditu. Gauza batzuk erabaki beharko ditu, eta, sarritan, pentsatzen duena eta egiten duena ez dira bat etorriko. Familiakoekin, lagunekin eta neskekin dituen harremanen berri ematen du, eta  nerabe izatea zein zaila den erakutsiko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.