Haurrentzako lau liburu argitaratu ditu Elkar argitaletxeak

Erredakzioa / 2013-11-08 / 98 hitz

Pello Añorga, Mikel Valverde, Txani Rodriguez eta Alaine Agirrek idatzi dituzte argitalpen berriak.

Haurrentzako lau liburu kaleratu ditu Elkar argitaletxeak. Pello Añorgak idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustratutako Mux munstroa, Mikel Valverderen hitzak eta Ramon Olasagastiren marrazkiak dituen Nire aitaren botak, Txani Rodriguezek eta Jokin Mitxelenak sortutako Artzaina izan nahi dut, eta zer? eta Alaine Agirre idazleak eta Eider Eibar marrazkilariak egindako Nire potxolina maitea liburuak, hain zuzen ere.

Lehenbiziko bi lanek 32 orrialde dituzte eta 6 urtetik gorako haurrei bideratuak dira. Beste bi argitalpenak 8 urtetik gorako gaztetxoengan pentsatuz idatzi dituzte, eta 32 eta 44 orrialde artean dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.