Aitaren sekretua

Aitaren sekretuaEgilea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Ivan Mata
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Avis eta Alba
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-8394-837-8
R: 7.103

Trilogia baten azken alea. 127 orri ditu, letra handia du eta azkar irakur daiteke. Zortzi ataletan dago antolatua eta zuri-beltzezko ilustrazio osagarriez apainduta dago. Estetikoki oso edizio zaindua dela esango nuke.

Liburu hau, bildumaren azken alea denez, Alba izeneko pertsonaiak lehen pertsonan egiten duen laburpen batekin hasten da. Horrela, aurreko bi liburuetan gertatutakoaren berri ematen du. Ondoren, lurtarren eta estralurtarren laguntzarekin Avisen misterioa argituko da. Ondorioz, Avisek zergatik egin dituen denboran aurrera eta atzerako bidaiak jakin ahal izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.