Hildakoen eremuan

Hildakoen eremuanEgilea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Ivan Mata
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Avis eta Alba trilogia
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-8394-835-4
R: 7.101

Trilogia baten lehendabiziko alea. 125 orri ditu, letra handia du eta azkar irakur daiteke. Bederatzi ataletan dago antolatua eta zuri-beltzezko ilustrazio osagarriez apainduta dago. Estetikoki oso edizio zaindua dela esango nuke.

1985ean girotutako istorio honen protagonista Karlos Manfariel Barsali, Avis, da. Erabat galduta dago, ez baitu gogoratzen nor den, ez nongoa den, ez ia ezer. Hildakoen eremukoa dela sentitzen du eta beti hotzak egoten da. Tarteka, zorabiatu egiten da eta, ondorioz, ametsak edo haluzinazioak izaten ditu. Ikastetxean, Alba izeneko neska bat egingo du lagun eta honen laguntzarekin bere izaeraren misterioa argitzen ahaleginduko da. Avisek lehen pertsonan kontatzen du istorioa. Tarteka, beste mutil bat agertzen da, itxuraz, bere atzetik dabilena, eta pasarte hauek hirugarren pertsonan kontatzen dira.

Trilogia bat denez, hurrengo liburuetan jarraituko du istorioak, baina, nire iritziz, ez da erraza haria harrapatzea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude