Ditxa

Anjel Lertxundi / 2014-11-28 / 117 hitz

Adin bertsuko biloba bi darabilzkit inguruan, hots leun eta garratzak, harrigarriak, irrigarriak atereaz. Soinu desberdinak egiteko makina bi dira. Oraindik ez dakite hizketan. Ama hizkuntza ikasi aurreko aldi horretan umeak gai omen dira, hizkuntzalariek hala diote, hizkuntza guztietako hotsak esateko. Bada, unibertsoan diren hizkuntzetako hotsen ugaritasuna oparitzen ari zaizkit bi umeak, helduok lehian gabiltzan bitartean umeei eskatuz esateko ama, esateko aitona, esateko gaileta. Laster ikasiko dute esaten ama, aitona, gaileta, eta ama hizkuntza bereganatzen hasi ahala, hizkuntza horretako hotsen neurrira bilduko dute eta laburtuko beren hots-ahalmena, betirako galduz zeukaten abildade harrigarria.

Izango da ugaritasunari uko egin beharraren tamala seinalatuko duenik. Aitzitik da: orain darabilten kalamatrikaren anabasan hots familiarrak identifikatzeko senaren garaipena eta ondorioen ditxa nagusituko zaizkio galerari

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude