‘Forceps’-ak

Anjel Lertxundi / 2015-03-22 / 111 hitz

Iragan mendeko 60ko hamarkada: Hegoamerikako booma ugaritasunaren kolorea oparitzen ari zaio gaztelerari; Aimé Césaireren edo Leopold Senghorren négrerie kolonietako letra beltza gaineratzen ari zaio metropoliko frantsesaren tinta beltzari; ingelesari antzekoa gertatzen zaio Naipoul-eta bezalako hainbat idazleren hauspoari esker. Ugaritasunaren airea arnasten hasi da hizkuntza horietako irakurlea, aire berrien zirimolak hizkuntza hegemonikoetako literaturak astindu ditu. Kolore eta forma berriekin mundu berriak. Ugaritasuna.

Testuinguru horren kontrakarrean ekin genion guk euskara batuaren batailari. Eskuadroi diziplinatu batek bezala. Eta ez sakrifiziorik gabe: irakurtzen genituen literaturetan gozatzen hasitako askatasun ugaria bridatu genuen euskalkietatik baturanzko bidean. Lotu ginen, lortu dugu. Arnasa lasaitzeko tenore da: orain arteko forceps gris lauen estututik askatzen hasiko bagina, batuak batere kalterik ez.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude