Koska

Anjel Lertxundi / 2015-06-07 / 117 hitz

Gure txikian ere besteen handian gertatzen den bera ikusten diogu euskara batuari sortu, zabaldu eta sendotu genuenetik: kultur hizkuntza izateaz gainera, gero eta gehiago da, astiroegi bada ere, diruarena, politikarena, ikerketena, kirolarena, nongotasunaren sentipenarena. Hizkera gramatikalki finkatu batek, kulturalki errotuak, sozialki onartuak lortu du. Hizkera erregulatu batek: hau ondo dago, beste hori gaizki.

Euskalkien kaleetan, ordea, hiztuna libreago sentitzen da, ez du arauaren itzal luzerik, eroso sentitzen da irrirako, solaserako, aisiarako, burura datorkiona datorkion moduan —zuzentasunaren aingeru goardakorik gabe— esateko. Agian uste duguna baino distantzia handiagoa dago —euskaraz eskolatuentzat behintzat— batuan eta euskalkian jarduteko dauzkaten jarrera psikologikoen artean. Ez naiz aditua, baina uste dut gazteen jergez-eta ari direnek, diagnostiko zuzenak egiteko, erreparatu behar lioketela koska horri ere…

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.